Deitu edota bidali WhatsApp bidez mezua txanda hartzeko 647 04 36 36 zenbakian. Azkar ibili, txanda barik geratuko zara eta 😉
Kaixo!
Maria Arroitajauregui naiz, fisioterapeuta eta Fisioarimaren jabea, Eibarren dagoen fisioterapia zentroa.
Hona iritsi bazara suposatzen dut Eibarren fisioterapeuta bat topatu nahian zabiltzala.
Nire historia kontatu nahi dizut.
Eta, horren ostean, zuk erabaki txanda hartu nahi duzun edo ez.
Ea, hemen daukazu fisioterapiarekin eta pertsonak osatzearekin daukadan harremana.
Institutuan argi neukan fisioterapia ikasi nahi nuela. Bokazionala zela esan dezaket. Horregatik joan nintzen Bartzelonara hau ikastera.
Amaitu bezain laster lana topatu nuen han, Centre de Fisioteràpia de Catalunyan.
Asko hazi nintzen pertsona eta profesional moduan.
Bertako lankideek karreran ikasten ditugun gauzetatik urrunago begiratzen irakatsi zidaten.
Pertsonekin jarduten dugula erakutsi zidaten eta hauek sendatzen laguntzeko muskulu eta hezurretatik haratago joan behar dugula.
Gainera, zeinen garrantzitsua den pazienteak bere burua osatzeko prozesuan paper aktiboa izatea! Ezta?
2007an erabaki nuen Eibarrera itzuli eta nire zentroa irekitzea.
Bartzelonan ikasitakoa martxan jartzeko unea zen, baita nire bidea egin eta hazten jarraitzekoa ere.
Ikusi nituen lokal guztietatik bat izan zen gehien gustatu zitzaidana eta zenbakietan sartzen zena. Urkizu aldean.
Hasiera ez zen samurra izan.
Lokalean obretan geunden bitartean kamila portatil bat erosi eta Eibar puntarik punta zeharkatu nuen pazienteak euren etxeetan tratatzen.
Eibar ezagutzen duzunez, badakizu zer suposatzen duen horrek. Uf!
Ez zen erraza izan, baina balio izan zidan paziente multzo polit bat edukitzeko Fisioarima ireki nuenerako, 2007ko udazkenean.
Oso harro nago egindakoaz.
Eta harro pazienteek esaten didatenean Fisioariman etxean bezala daudela.
15 urtean ez dut publizitaterik egin behar izan jende berria etorri delako paziente zaharrek gomendatuta.
Zein polita den zure lana baloratzen dutenean!
Ireki eta bi urtera agenda beteta neukan.
Egunean 12 ordu egiten nituen lana eta ezin nuen gehiago.
Beste fisio bat kontratatzea erabaki nuen.
Eta horrek bertigo pixka bat ematen du, batez ere autonomoa izanda eta lokala ordaintzen zabiltzanean.
Baina ondo irteten ari da.
Lehenengo Erika etorri zen, gero Maddalen eta azkenik Enara.
Lehen biek laga zioten etortzeari ama izan zirenean ze, logikoki, nahiago zuten euren umeengandik gertuago egon eta joan-etorrietan denbora gutxiago pasatzea.
2021eko ekainean Enarak erabaki zuen Gasteizera bizitzera joatea eta gertuko lan bat bilatu zuen.
Hiru neskaren ondoren, 2022 erdialdean, Ibon iritsi zen.
Eta ez dut Josu ahaztu nahi! Astean behin etortzen da osteopatia eta nutrizioa lantzera.
Oso esker oneko nago bostekin.
Asko hazi ziren hemen.
Eta asko ikasi dut eurengandik.
Fisioterapiaz gain (terapia manuala), akupuntura, osteopatia, elikadura eta neuromodulazioa NESA bidez ere lantzen ditugu.
Eta, batez ere, pazientea entzutea.
Kanpolarrosa irudituko zaizu, baina gure tratamenduak bihotzetik eta maitasunez egiten ditugu, pazienteak bere patologiaz zerbait ikasi dezan eta bere burua osatzeko prozesuan aliatua izan dadin.
Pentsatu nahi dut gorputza sendatzeko toki bat baino gehiago dela Fisioarima.
Lanbidea nola ikusten dudan eta hemen kontatzen dudana gustatzen bazaizu, deitu edota bidali WhatsApp bidez mezua txanda hartzeko 647 04 36 36 zenbakian.
Nire fisioterapia kontsulta helbide honetan dago: Urkizu 34, bajo, Eibar.
Maria Arroitajauregui
Fisioterapeuta
Ibon Barrena
Fisioterapeuta
Josu Urbieta
osteopata eta nutrizionista